Argitalpenak eta ekitaldiak |
Aurreratu Eguna:
Urtean behin, jaiegun bat antolatu ohi dugu, eskualdeko hiri bakoitzean txandaka eginez; Aurreratu Eguna izena du. Ekitaldi horrek antolaketa-ahalegin handia eskatzen dio gurea bezalako elkarte apal bati, baina, urte hauetan, gure inguruko jende ugari mobilizatzea lortu dugu. Emanaldietan nahiz tailerretan parte hartzen duten talde guztiek (dantza modernoko taldeak, klasikoa edo folklorikoa, gimnasioak, musikoak, kantariak…) eskuzabaltasun osoz egiten dute, denbora eta ahalegin asko eskainiz, eta horregatik, eskertu besterik ez dugu.
Honako hauek dira Aurreratu Eguna jaian parte hartu dutenetako batzuk:
Dantza-taldeak edo eskolak edo musika-taldeak: Adaxka, Lurhaiz, Txorimaloak, Meaka Dantza Taldea, Danza Tatiana, Mertxe Filgueira, Pilar Peña, Skola Music, Shorei Kan, Onyarbiko Musika Eskola, Gym Jazz Kuki, Embrujo Andaluz, Akelarre-Kultur-Taldea, Talaia Eskolako Dantza Taldea, Belaskoenea Abesbatza.
Eta Txolarte Klubeko dantzari-talde oso bereziak eta Isabel Verdini dantza-taldea.
Animazio-taldeak: Poker Face, Pinpilinpauxa, Malabares Jaxenolaf, Nani Estética, Cristophe Pavia estilista.
Kirol elkarteak: Gipuzkoako Kirol Egokituaren Federazioa, Hondarribiko pelota eskola, Ramuntxo Trinketa.
Marrazki eta pinturako epaimahaiko kideak: José Mensuro ‘Mensu’, Erramun Zuzuarregi, Itziar Garaialde, Manu Lopetegi, Aitziber Goñi
Animazioa: Julian Yanci, Santiagoko Deabruak, Antxeta Irratia
Egutegia
Ia-ia hasieratik, Aurreratuk egutegi bat argitaratu ohi du, dirua lortzeko eta horrela jarduerengatik sortzen den gastua ordaintzeko.
Gure seme-alabak argazki askotan agertu ohi dira, eta batzuetan, eskualdeko jende ospetsua agertzen da haiekin batera, hala nola, Amaia Montero La Oreja de Van Gogh taldearekin, “Vaya semanita”ko aktore-taldea, Pirritx eta Porrotx, Xabier Muguruza, Gorriz errealeko jokalari ohia, Xala pilotaria, Txan magoa, Txema Olazábal, Néstor Basterretxea, Xabier Elorriaga…eta baita Bidasoako eskubaloi-taldea ere.
AFI Irungo Argazkigintza Elkarteko kideek ere lagundu digute lan horretan; haiek egin dituzte egutegirako argazkiak edo eskubaloiko Bidasoa KK-koak, eta argitaratzea ere babesten dute.
Aurrerantzean, eta antolaketa-arrazoiengatik, egutegiaren eta aldizkariaren argitalpena txandakatzea erabaki dugu; beraz, urte batean egutegia egingo dugu, eta hurrengoan, aldizkaria.
Azoka txikia:
2009tik, Txingudiko Urak zerbitzuak Irunen eta Hondarribian antolatzen dituen bigarren eskuko azoka txikietan parte hartzen dugu. Eskualdean bagarela erakusteko beste modu bat da, eta aldi berean, birziklatzen laguntzen dugu, eta bide batez, dirua lortzen dugu gure gure jarduera-programari eusteko.
|